ZAISA erreferentzia argia da zamaketariarentzat, hau da, garraio- eta logistika-zerbitzuren bat kontratatu beharrean dauden industria-enpresa ororentzat, zerbitzua edozein izanda ere.
Garraio- eta logistika-jarduerak egiteko bereziki prestatutako eremu bat eskaintzen die ZAISAk haren gunean kokatuta dauden enpresei. Eremu horrek 400.000 m2 ditu.
ZAISAn kokatutako enpresek sektoreko espezialitate guztiak betetzen dituzte: garraio nazionala eta nazioartekoa, karga zatitua, karga osoa, salgai arriskutsuen garraioa, logistika, biltegiratzea, banaketa, garraio-kudeatzailea, banaketa hoztailea, aduana-agenteak...