Zer da Gripe-pandemia bat eta nola erasan diezaioke nire enpresari edo nire lan-zentroari?
Pandemia esaten diogu mundu zabalean eta aldi laburrean zabaltzen denean epidemia bati -A gripeari, kasu honetanbiztanleriaren portzentaje handiari erasanez. Beraz, hori gertatzen bada, zentzuzkoa da pentsatzea enpresetako produktibitatea ere jota gera daitekeela.
Horregatik, bada, garrantzitsua da gerturik egotea eta Ekintza Plan bat prestatuta edukitzea, langileen portzentaje handia erasanda gelditzeko posibilitatearen aurrean.