Jaun/Andre agurgarria:
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/es/bopv2/datos/2014/08/1403521a.pdf argitaratu du, gutxienez sei hilabetez eta lanaldi osoz edo lanaldiaren %70eko zatian praktiketako kontratua formalizatzen duten euskal enpresei zuzendua
Lehen Aukera izeneko programa honen bidez, kontratazio-kostuen zati bat ordaintzen da, hileko soldata gordinaren arabera, beherago erantsi den taularekin bat. Ez dute laguntza honetara biltzeko aukerarik izango kontratatu behar den lanpostu horretan bertan kontratazio berria egin aurreko urtean eta subentzionatutako kontratazioak irauten duen bitartean enplegua suntsitu duten enpresek.Kontrataziorako laguntza honetarako eskaria 2014ko urriaren 3a baino lehenago aurkeztu beharko da eta kontratuak 2014ko azaroaren 21a baino lehen jarriko dira martxan.
Bidasoa activa- Bidasoa bizirikek –Lanbideren zentro laguntzailea den aldetik– deialdi honetarako eskaera egiten duten Irungo eta Hondarribiko enpresen eskaintzak biltzen eta kudeatzen parte hartuko du; horregatik, zuei laguntzeko prest gaituzue eskaera bideratzeko eta hautagaiak aukeratzeko beharrezko gestioak egiteko.
Soldata gordina hilean: Diru-laguntza
1. tartea 872 - 1.050 euro 2.450,00
2. tartea 1.051 - 1290 euro 2.950,00
3. tartea 1.290 eurotik gora 3.620,00
Adeitasunez;
Alfonso GURPEGUI
Jefe del Departamento de Empleo e Innovación Social
Enplegu eta Gizarte Berrikuntza Sailako Arduraduna
El Espazio - Bidasoa activa / Bidasoa bizirik
Anaka, 27 - 20301 Irun
Tfno.: 943 633160 / Fax: 943 618237