ZAISA mugaz gaindiko plataforma logistikoa da, Irunen kokatua, Frantzia eta Espainia arteko mugan dagoen garrantzi handiko gune estrategikoan. Bertan elkartzen da Europako ardatz atlantikoko zirkulazioaren zati handi bat.
Garraiorako eta logistikarako 400.000 m2 baino gehiagoko lur-eremu batean, sektoreko 140 enpresa baino gehiago dago ZAISAn. Enpresa horietan, 2.000 pertsonatik gora egiten dute lan, eta, urtero, 3.000.000 tona salgaitik gora garraiatzen eta kudeatzen dute.
Datu horiek kontuan hartuta, ZAISA da, bere sektorean, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak biltzen dituen plataforma handiena eta Europako hegoaldeko garrantzitsuenetako bat.