Sociedad Promotora de la Zona Aduanera de Irun S.A. (ZAISA)
Kontabilitate eta Finantzetako Administrazio-Arduraduna
Gipuzkoako plataforma logistiko batek, Euskal Autonomia Erkidegoko logistika eta garraio enpresen kontzentrazio handienetako bat duena, Kontabilitate eta Finantzetako Administrazio-arduradun bat behar du. Arduradun horrek zeregin hauek egingo ditu:
Formazioa: Administrazio eta Finantzen Goi Mailako Formazio Zikloa edo antzekoa.
Hizkuntzak: Euskara maila altua eskatzen da (C1). Frantsesean eta ingelesean ezagutza maila aurreratua izatea baloratuko da (C1).
Esperientzia: Kontabilitate-fiskaleko administrari postutan gutxienez 2 urteko esperientzia eskatzen da eta lan alorreko ezagutzak edukitzea ere oso interesgarria litzateke.
Beharrezkoa da MS Office, Microsoft 365, batez ere Excel, programetan ezagutza praktikoa edukitzea, eta ondo legoke kontabilitate eta fakturazioko programetan aurretik esperientzia edukitzea.
Gaitasun analitikoa eta erabakitzailea duen pertsona bat bilatzen dugu, taldean lan egitea gustatzen zaiona eta etengabeko aldaketetara erraz egokitzen dena.
Eskaintzan izena emateko epea 2024ko maiatzaren 21ean amaituko da.
Sociedad Promotora de la Zona Aduanera de Irun S.A. (ZAISA)
Zuzendari Teknikoa
Data: 18-06-2021
Entitate publiko bezala giza baliabide aukeraketa kanpoko enpresen bidez egiten da eta ez dira curriculumik ezta hautagairik zuzenean jasotzen. Kasu honetan IETEAM CONSULTORES S.L. izango da prozesuaaurrera eramatearen erantzulea. Prozesuan parte hartu nahi ezkero "INFORMACIÓN" atalean azaltzen diren pausoak jarraitzea eskertuko genizuke.
Sociedad Promotora de la Zona Aduanera de Irun S.A. (ZAISA) kontratu publikoen legeari erantsitako elkarte anonimo bat delako lan eskaintza guztiak Perfil del Contratante atalean argitaratzen dira web orri honetan eta, batzutan, beste bide batez eta giza baliabide aukeraketa kanpoko enpresen bidez egiten da legea bete eta gardentasuna bermatzeko.
Abenduak 13-ko 15/1999, Datu Pertsonalen babespenerako Lege Organikoa betetzen, Sociedad Promotora de la Zona Aduanera de Irun S.A. (ZAISA)-k, ez dauka bapatean bidalitako curriculumik jasotzeko artxibo pertsonalik eta ondorioz berehala suntsitzen ditu bai paper bai internet bidez jasotakoak.
Aurreko atalean azaldu den bezala lan eskaintzak publikoak dira eta curriculumak nola bidali azalduko da kasu bakoitzean.