ZAISAko lehen bi faseak egiteko 39 milioi euro inbertitu dira, gutxi gorabehera. ZAISAk 10 milioi euro inbertitu ditu zuzenean, eta gainerako 21 milioiak inbertsio pribatuak izan dira.
Kalkuluen arabera, 35 bat milioi euro inbertituko dira, guztira, ZAISA III. fasea egiteko. Kopuru horretatik, 7,52 milioi ZAISAk inbertituko ditu (baliabide propioak + kamioientzako aparkalekua eta zerbitzu-gunea eraikitzeko aktiboak egitea), eta gainerakoa bertan dauden enpresen inbertsio pribatuari dagokio (urbanizatutako lursailak eta biltegiratzeko pabiloiak).
1983. urtean sortu zenetik, administrazio publikoak izan dira ZAISAren proiektuaren buru. Hala, haren kapital sozialaren %92,45 Irungo Udalaren (%30,91), Gipuzkoaren Foru Aldundiaren (%30,77) eta Eusko Jaurlaritzaren (%30,77) artean banatu da.
Kapital sozialaren gainerakoa honako erakunde hauek harpidetu dute: Kutxa Fundazioa (KUTXA %5,08), Guitrans, Merkataritza Ganbera, Gipuzkoako Industria eta Nabigazioa, Aduana Agenteen Elkargoa, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, Aldeasa eta Bankoak.
Erakunde publikoak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irungo Udala) eta pribatuak (Gipuzkoako Ganbera, banketxeak, Guitransen moduko elkarte patronalak eta Aduana Agenteen Elkargoa) ZAISAren kapital sozialean sartuz, bermatu egiten dira eskualdeko ekonomiarekiko lotura eta haien guztien parte-hartzea eta laguntza.
Kapital soziala honako era honetan osatuta dago:
Akzioduna | Partaidetza |
---|---|
Guztira | 100,00% |
Irungo udala | 30,91% |
Eusko Jaurlaritza | 30,77% |
Gipuzkoako Foru Aldundia | 30,77% |
Kutxa Gizarte eta Kultura Fundazioa | 5,07% |
Irungo Aduana-Agenteen Elkargoa | 1,48% |
Merkataritza Ganbera | 0,31% |
Guitrans | 0,22% |
Euskadiko Kutxa | 0,22% |
Banco Guipuzcoano | 0,12% |
Aldeasa | 0,11% |
Bankoa | 0,02% |