ZAISAren kapital sozialak aktibo ibilgetuak finantzatzen ditu (biltegiratzeko 8.500 m2-ko pabiloiak, bulegoetarako eta merkataritza-lokaletarako 7.000 m2, ibilgailu astunentzako 475 aparkaleku, harrera-zentroko orubea eta ZAISA III.eko gasolina-zerbitzuguneko orubea, autoentzako lurpeko 430 aparkaleku...).
Honako alderdi hauek azpimarratuko ditugu:
ZAISA errentagarria da. Egindako kudeaketa proiektuak errentagarritasun ekonomikoa lortu nahi du, ustiapenak berak sortutako baliabideak aintzat hartuta.
Baliabide propio horiek sortuko dituenez, elkarteak logistika-mailan garatutako proiektuetan lan egin eta parte hartuko du, epe ertainean Gipuzkoan aurreikusita dauden proiektuetan, hain zuzen ere.
Epe ertainari eta luzeari begira, egungo bazkideek ez dute diru-ekarpen gehiagorik egin beharko, jarduera- eta kudeaketa-ereduaren jarraipena bermatzeko.