Irungo Garraio Gunea, ZAISA (IRUNGO ADUANA-GUNEKO ELKARTE SUSTATZAILEA SA) bere elkarte sustatzailearen izenez ezagutzen da, eta 1983. urtean sortu zen, aduana-zerbitzuen lekua hobetzeko eta Bidasoa eskualdeko garraio-sektorea sustatzeko. Izan ere, eskualdea muga-eremua da, nazioarteko garraioaren eta merkataritzaren esparruan.
Elkarte sustatzailea "BEHOBIAKO ADUANA-GUNEA" proiektua aurrera eramateko sortu zen, eta bertako kapital-egituran erakunde publikoek parte hartu zuten bereziki (%92,45).
Sektoreko enpresek babes osoa eman zioten proiektuari; izan ere, proiektuak kokapen geografiko estrategikoa du, eta, horrez gain, eta logistikaren eta garraioren modalitate guztietan gaitasun handia duen lan-talde batek zuzentzen du. Etorkizuneko erabiltzaileengan bereziki pentsatutako gune logistikoaren diseinua egin ondoren, ZAISAko obrak 1990. urtean hasi ziren, eta urte horretan bertan jarri ziren han lehen enpresak.
Etorkizuneko erabiltzaileengan bereziki pentsatutako gune logistikoaren diseinua egin ondoren, ZAISAko obrak 1990. urtean hasi ziren, eta urte horretan bertan jarri ziren han lehen enpresak.
1992. urtean Espainia Europar Batasuneko eskubide osoko kide bihurtu zen, eta, horren ondorioz, estatu-kideen arteko zerga fiskalak desagertu zirenez, aldatu egin zen gunearen filosofia. Hala, aduanak oinarrizko zerbitzua izateari utzi zion, eta gunearen beste zerbitzu integratuetako bat izaten hasi zen. Gune horrek, hain zuzen ere, egina zuen eskualdean errepideko garraioa eta balio erantsiko zerbitzu logistikoak sustatzeko apustu argia.
ZAISA II.aren bigarren faseko obrak (6 hektarea), 1996an hasi ziren. Orduz geroztik eta gaur arte, 140 enpresa kokatu dira bertan, eta 2.000 lagunek baino gehiagok egiten dute lan.
Sektoreko enpresen eskaerei erantzunez, 2003. urtean abiatu zen ZAISA III., Irungo Garraio Gunearen hirugarren fasea, 200.000 m2-ko lur-eremu batean.
Hirugarren fase hori eraikita, Euskal Autonomia Erkidegoko garraioetako eta logistikako enpresa-kontzentrazio handiena da ZAISA, eta Europako hegoaldeko garrantzitsuenetakoa.
Elkartea sortu zenetik 25 urte baino gehiago pasa direlarik, ZAISAk hiru fase garatu ditu, jada lanean bete-betean ari direnak. Fase horiek 400.000 m2-ko azalera hartzen dute, eta nazioartean, estatuan nahiz eskualdean sektoreko liderrak diren enpresak daude bertan.