Garraio-guneek dituzten helburuen artean, honako hauek bereiziko ditugu:
ZAISAk erabiltzaileei egiten dien eskaintza: Sektoreko enpresak.
Irungo Garraio Guneak hau eskaintzen die sektoreko enpresei:
Sektoreko profesionalentzat bereziki pentsatutako diseinua.
Enpresentzako, pertsonentzako eta ibilgailuarentzako zerbitzuak
Merkataritza-jarduerarako bide bat. Garraio- eta logistika-zerbitzuak kontratatzeko beharra duen industria-enpresa orok jakin, badaki, ZAISAn dauden enpresek erantzun ona ematen dutela, eskaera edozein izanda ere [atal honetarako lotura]. Beraz, ZAISAren barnean egotean, bertan dauden enpresen arteko lehiakortasuna handitu beharrean, merkataritzan ondorio onuragarriak izango dituen elementu bereizgarriak eskuratzen dira.
ACTE (Garraio Guneen Espainiako Elkartea) elkarteko eta EUROPLATFORMS (Garraio Guneen Europako Sarea) sareko sortzaileetako bat da ZAISA. Erakunde horien bitartez, ZAISAk garraio-guneen Europako mapa osatzen lanean dihardu, honek sare moduan, fluxu edo joan-etorri guztiak bete ditzan.
Sortu zenetik, halaber, PLAEko kide da (Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoa). Erakunde horren kide izateaz gain, PLAEk Euskaditik abiatutako eta Euskadira iritsitako salgaien joan-etorriak sustatu eta bultzatzeko egiten dituen jarduera publiko guztietan parte hartzen du (Euskadi Europako ate atlantikoa dela kontuan izanik).
Sektorearentzat, ZAISA da erreferentea, garraioko eta logistikako enpresa-erabilerarako azpiegituren alorrean. Errealitate horren adierazgarri, aipatzekoa da Garraiolarien Enpresaburuen Elkarteak elkarteko gobernu-organoetan parte hartzen duela.
ZAISA marka positiboa erabiltzeak bazkideei eta erabiltzaileei zerbitzu-kalitatea ziurtatzen die, eta baita eragin ekonomiko eta sozialeko emaitzak lortzea ere (barrura nahiz kanpora begiratuta).
ZAISA azken bezeroei egiten dien eskaintza: Zamaketariak eta industrialak.
Garraio- eta logistika-zerbitzu aukera guztia gune fisiko bakar batean oinarritzen denez, ZAISA erreferentzi argia bihurtu da zamaketariarentzat, hau da, gurean kokatutako enpresen bezero diren industria-enpresentzat.
ZAISA hiriari ematen diona: Trafikoa eta ingurumena.
ZAISAren hirigintza-antolamenduari esker, ibilgailu astun gutxiago dabil hirigunean, eta horrek zirkulazioa arintzen du, kutsadura murrizten eta herritarren bizi-kalitatea handitzen.
Halaber, eta lehen esan dugun moduan, ZAISAk, ACTEren eta EUROPLATFORMSen bitartez, lan egiten du Garraio Guneen Europa Sarea osatzeko. Sare horren helburuen artean dago zirkulazioa gaitasun handiko bideetan kontzentratzea. Hori egiten bada, murriztu egingo dira zirkulazioak ingurumenean eta trafikoaren kalitatean nahiz segurtasunean dituen ondorio txarrak.